Higienea Euskadiko fruta eta barazkien nekazaritza-ustiategietan
Foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak eta ELIKAK 4 laguntza-material egin dituzte elkarrekin, nekazaritza-ustiategietan egungo araudi higieniko-sanitarioetara eta fitosanitarioen erabilerara egokitzen laguntzeko.
Hauek dira materialak:
- Euskadiko fruta eta barazki freskoen nekazaritza-ustiategietarako laguntza-planak.
- Fruta eta barazki freskoak manipulatzeko higiene-arauen eta jardunbide egokien kartela.
- Ustiategietan fitosanitarioak biltegiratzeari buruzko triptikoa.
- Fitosanitarioen kontaktu/isurketagatiko larrialdietan jarraitu beharreko segurtasun-aholkuei, telefonoei eta prozedurei buruzko eranskailuak.
Informazio-material horiek nekazaritzako lehen mailako ekoizpenaren arloko erkidegoko xedapenak, “Higiene Paketea” (852/2004 Erregelamendua) eta 9/2015 Errege Dekretua (nekazaritzako lehen mailako ekoizpenaren higienea) betetzeko egin dira.
Arauzko betekizun horien identifikazioa nekazaritza-ustiategietako Higienea eta Fitosanitarioen Erabilera Ofizialki Kontrolatzeko Programan jasotzen da. Programa hori Euskadiko nekazaritzako lehen mailako produkzioan higiene-ikuskapenak egiteko jarraitu beharreko prozedura da.
Beraz, informazio-material horiek barazki eta fruta freskoen nekazarien artean zabaltzearen helburua da egungo araudiak nahitaez bete behar dituen baldintzak jakinaraztea, ustiategiek betebehar horiek modu errazenean eta EAEko ustiapen motara egokituta bete ditzaten.