EFSAk urtero elikagaietan plangiziden hondakinei buruzko urteko txostena argitaratzen du eta 88.141 laginen emaitzak aurkezten ditu.

2020. urterako honako datu hauek aurkitu ditugu:

  • LMRtik beheragoko lagin kopurua (%)

Aztertutako laginen % 94,9 legezko mugen barruan zeuden

  • Hondakinak ez diren aurkitu lagin kopurua (%)
  • LMR-tik beheragoko lagin kopurua (%)

Aztertutako laginen % 54,7n, hondakinen kontzentrazioa ez zen kuantifikagarria (hondakinak<LOQ); % 40,3n plagiziden hondakin bat edo gehiago zegoen, LOQ baino maila handiagoetan, baina hondakinen gehienezko mailara (LMR) iritsi gabe; bukatzeko, laginen % 5,1n hondakinen kontzentrazioak LMR gainditzen zuen.

Haurreen Elikadura

1.641 lagin aztertu ziren, eta horietatik % 91,7k ez zuten hondakinik (ehuneko hori 2019koa baino txikiagoa da; urte horretan % 97,8 izan zen).

Guztira 107 lagin zeuden maila kuantifikagarrietan baina LMR-ren azpitik (% 6,5); ehuneko hori 2019koa baino haundiagoa da, urte hartan % 0,9koa izan baitzen.

Laginen % 1,7n (29 lagin) LMR gainditzen zuten mailak aurkitu ziren (% 1,3 izan ziren 2019an), eta laginen % 0,1k (3 lagin) ez zuten muga errespetatzen (0,3% 2019an).

Nekazaritza ekologikoa

2020an aztertu ziren elikagai ekologikoen laginak (5.783) 2019an aztertutakoak (6.048) baino txikiagoak izan ziren.

LMRak gainditzen zituzten laginen ehunekoa zertxobait igo zen aurreko urtearen aldean, % 1,5etik % 1,3ra. Aztertutako laginen % 0,6ek ez zituzten bete mugak (%0,5 izan ziren 2019an).

Animalia-jatorri ekologikoko produktuetan, hondakin neurgarriak dituzten laginen intzidentzia handiagoa izan zen (%16), ohiko ekoizpenarekin alderatuta (%7)  (batez ere iraganean erabilitako kutsatzaile organiko iraunkorren ondorioz, hala nola, hexaklorobenzenoa eta DDT). LMRak  gaindutu zituzten laginak  1,9% izan zen ekologikorako eta 1,2% ohiko ekoizpenarako.

Nekazaritza ekologikoan baimendu gabeko plagizidak agertzea, produktu konbentzionalei dagokienez, produktu organikoak manipulatzean, ontziratzean, biltegiratzean edo prozesatzean hautseztatzearen ondoriozko deribazioaren emaitza izan daiteke. Era berean, normalean elikagai organiko gisa ekoitzitako elikagaien etiketa okerrekin lotu daiteke.

“Elikagai ekologikoetan noizbehinka aurkitzen diren eta baimenduta ez dauden plagiziden (adibidez, klorpirifoak, antrakinona, lambda-zihalotrina) presentziaren arrazoiak argitzen saiatzeko” eskatzen zaie Europar kideei.

Hainbat hondakinekiko esposizioa

2020an, aztertu ziren lagin guztietatik(88.141) 24.057tan (% 27, 2019an bezela) plagizida bat edo gehiago zegoen kuantifikatzeko besteko kopuruan.

Jatorri ezezaguneko marrubietan banakako lagin batean, 35 plagizida desberdin aurkitu ziren.

Prozesatu gabeko produktuetan hondakin anitzeko maiztasunik altuena piper, sagar, laranja, udare, marrubi, mahats, mandarina eta melokotoietan aurkitu zen.

Prozesatutako produktuetan, maiztasun handienak honako hauetan eman ziren: ardoa ( % 3), mahatsondo-fruitu lehorrak ( % 2,7), laranja-zukua ( % 0,3), gari-irin integrala ( % 0,3), amapola haziak ( % 0,3) eta piperrauts hautsa ( % 0,3).

Ondorioak

EFSAk adierazitakoaren arabera, probabilitate txikia dago 2018an aztertutako elikagaiek kontsumitzaileen osasuna arriskuan jartzeko.