EUROPHYT sistemak alerta azkarra ematen du inportatutako eta EBn merkaturatutako produktuen landare-osasuna kontrolatzeko.

Europako Batzordeak 2018. urteari dagokion txostena argitaratu du. Agiri horretan, jakinarazpenei buruzko estatistika gakoak aurkezten dira, eta, gainera, atzemateetan izandako joerak aztertzen dira 2014-2017 aldiko urteko zenbatekoetan oinarrituta.

Hona hemen emaitza nabarmenenak:

  • 2018an, EUROPHYT sistemak 9.053 jakinarazpen jaso zituen estatu kideek eta Suitzak atzemandako bidalketei buruz, EBko betebeharrak betetzen ez zituztelako (2017an baino %13 gehiago). 8.720 produktu hirugarren herrialde batzuetakoak izan ziren.
  • Jakinarazpen guztien artetik 1.715 landareentzako organismo kaltegarriekin (izurriak) lotuta daude, 2016an baino % 16 gehiago. Hirugarren herrialdetako produktuetan 1.712 atzemate jakinarazi ziren ildo horretan.
  • Hirugarren herrialdetako produktuekin lotuta, atzemateen % 19,6 landareentzako organismo kaltegarriak zituztelako izan ziren; % 26,1 egurrezko bilgarriek arauak ez betetzeagatik; eta % 52,5a dokumentu-arazoengatik
  • Organismo kaltegarriak edukitzearen ondoriozko atzemateen kasuan, produktu nagusiak hauek izan ziren: frutak eta barazkiak (% 62,4), egurrezko bilgarriak (% 12), loreak (% 17,5), eta landareak (% 5,3).
  • Egurrezko bilgarriekin lotutako atzemateak jaisten jarraitzen dute.
  • Landareetarako organismo kaltegarrien presentziaren bilakaerari dagokionez, %15,9ko gorakada egon da 2018an, baina ikusi da beheranzko joera argia dagoela 2014az geroztik (% 28,9ko beherakada).
  • Nabarmena da haziekin lotutako antzemateak eduki duten gorakada (208,7%). Gehienbat, bidalketa ertain eta txikietan antzeman dira, eta osasun-dokumentu arazoengatik jakinarazi ziren.

Txostenarekin batera infografia formatuko laburpen bat ere jasotzen da, landare-osasunarekin lotutako atzemateen alderdi nagusienak biltzen dituena.